Publicador de contenidos
Atrás Kiroldegian boulderra izateko lanak abian
27·10·2015

Bilera horretan eskaladarako azpiegitura hau erabiltzeko interesa erakutsi dutenen iritziak jaso ziren eta boulder hau kokatuko den lekua aztertu zen.
Ildo horretan, Alaiza & Madinabeitia SL enpresak azpiegitura honetarako egindako proposamena onartu zen. Horren arabera, hasiberrientzat bide “errazagoak” eta arituentzat zailtasun handiagokoak gurutzatzeko aukerak ematen ditu. Proposamen horrek, gainera, denbora pasa ahala gunea hobeto osatzekoa aukerak eskaintzen ditu.
Behin erabakiak hartuta, lan batzuk aurreratu dira (lehen zatia osatu da, argiak jarri dira eta itxitura egin da) eta, abendurako boulderra erabilgarri egotea espero da.
