Publicador de contenidos

Atrás Kiroldegia: ate irekiak eta libre gelditu diren ikastaroetan izena emateko aukera

Ate Irekien jardunaldiak egingo dituzte datorren astean kiroldegian. Lehenengo izen-ematea bukatuta, libre gelditu diren ikastaroetako plazak betetzeko aukera irekiko dute berriz.

25·09·2020


Urriaren 5ean jarriko dira martxan kiroldegiko ikastaroak, eta izen-emate kanpaina betean daude. Lehengo astean egin zuten lehenengo izen-ematea, eta epe berria irekiko dute orain. Izan ere, ez dira plaza guztiak bete. Bai helduen bai haurren ikastaroetan, beherakada nabaritu dute kiroldegiko arduradunek: iaz ibilitakoen %70k eman du izena aurten. Dena den, egoera kontuan hartuta, datu onak direla baloratu dute, erabiltzaileek jarduera fisikoarekiko atxikipena duela erakusten baitu horrek, baita babes neurriak hartuta lehen egiten zituzten jarduerak egiten jarrai dezaketela barneratu dutelako ere. Hala, berriz irekiko dira izen-emate formularioak, plaza libreak dauden taldeetan izena emateko:

Ohi bezala, zalantzan dabiltzanentzat zein ikastaro desberdinak probatu nahi dituztenentzat ate irekien saioak egingo dituzte datorren astean, irailaren 28tik 30era bitartean. Saiook plaza libreak dituzten jardueretan egingo dira, beraz, gustatuz gero, izena emateko aukera izango dute. Ate irekietan parte hartzea doan den arren, beharrezkoa da izena ematea, Internet bidez.

Dagoeneko izena eman duten erabiltzaileek informazio zehatzagoa jasoko dute datozen egunetan, hasiera datarekin eta Covid19-ren prebentziorako protokolo eta egokitzapenen inguruko informazioarekin.

Behean, irudietan, libre gelditu diren plazak eta ate irekiei buruzko informazio gehiago: