Noticias
Atrás

Kiroldegi kanpoko pista irekita egongo da, aurrerantzean

Pista erreserbatzeko aukera izango da, eta hala egiten dutenek lehentasuna izango dute.

16·05·2022


Kiroldegi kanpoko pistaren ateak irekita egongo dira, gaurtik aurrera: ordutegia jarrita eta erreserbak egiteko aukerarekin irekiko dute. Orain arte, itxita egon izan da kiroldegi kanpoko pista, eta, askotan, hutsik: irekita mantenduta, erabilera bultzatzea dute helburu, eta halaxe egingo dute, gaurtik aurrera.

Pista erreserbatzeko aukera egongo da, eta hala egiten dutenek lehentasuna izango dute, dena den. Astearte eta ostegunetan, adibidez, Zirimarak lehentasuna izango du 16:30etik 18:30era bitartean.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 16:30 / 21:00.

Larunbatetan: 09:30 / 21:00.

Igande eta jaiegunetan: 09:30 / 13:00.