Publicador de contenidos
12·05·2017
Ekaina eta uztailean zehar Haur eta Gazteen aisialdirako hezkuntza jardueretako begiraleak trebatzeko ikastaroa eskainiko da Usurbilen. Ikastaro horrek herrian dauden begiraleak formatu eta Eskola Kirolaren helburu eta baloreen transmisioan lan egitea izango da, eta, horretarako, 320 orduko ikastaroa antolatu da. Helburua argia da: Hezitzaileek heztekotan dagoen ikaslearen garapen pertsonal eta komunitarioa lortzea.
Ikastaro horrek hainbat berezitasun izango ditu, izan ere, ikastaro trinkoa izango da. Hau da, ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 27an bukatuko da. 320 orduetatik, 200 teoriko-praktikoak izango dira, eta beste 120 orduak praktika moduan egin beharko dira. Praktikak egite herriko kirol elkarteetan egiteko aukerak egongo dira. Egunero zortzi orduko eskolak eskainiko dira Potxoenean.
Ikastaroaren finantziazioari dagokionez, Usurbilgo Udalak finantzatutako ikastaroa izango da eta modu honeta matrikula ohikoa baino merkeagoa izango dute izen emandakoek. Izena emateko, gutxienez 18 urte beteta izan beharko dira (edo 99 urtea edo aurretik jaiotakoak), eta Oiardo Kiroldegian eman beharko da, maiatzaren 19ra arte.
Ikastaroaren edukiak
Gipuzkoako aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskainzen duen Urtxintxa elkarteak zuzenduko du ikastaroa. Trebaketa teoriko-praktikoari dagokionez, aisialdiari buruzko soziologia, pedagogia eta psikologia landuko dituzte atal ezberdinetan. Horrez gain, aisialdian egon daitezkeen parte hartze eta heziketa jarduera ezberdinak tratatuko dira. Bukatzeko, arlo teknikoari erreparatuko zaio.