Publicador de contenidos
Atrás Kirol sailaren hiru dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak argitaratu dira
29·05·2025
Udaleko Kirol sailak hiru dirulaguntza lerroren ebazpen proposamen argitaratu ditu gaur: kirol elkarteen ohiko egitasmoak laguntzekoa, kirol elkarte ez diren kirol jarduerak laguntzekoa eta kirol egokituko jarduerak burutzekoa. Hiruen kasuan, bihar irekiko da alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea, ekainaren 12ra arte (hori barne).
Kirol elkarteen ohiko egitasmoak burutzeko lerroa
Sei eskatzaile izan dira, eta guztiak onartu dira. 60.000 euro banatuko dira, guztira.
Ebazpena: hemen.
Kirol elkarte ez direnen kirol jarduerak laguntzeko lerroa
Bederatzi eskatzaile izan dira, eta zortzi onartu dira. 2.000 euro banatuko dira, guztira.
Ebazpena: hemen.
Kirol egokituko jarduerak burutzeko lerroa
Ez da eskaerarik aurkeztu, beraz, amaitutzat eman da espedientea.
Ebazpena: hemen.