Publicador de contenidos

Kantu-ipuinak: 'Meri, Mari eta Lari'

Noaua! Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.
22 OCT

Yogurinah Borovaren kantuak eta Maria Urzelairen ipuin kontaketa uztartzen ditu emanaldi honek. Sexu identitatearen inguruko hausnarketa egitea du helburu.

Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergaitik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

Ordua: 17:00etan.

Lekua: Olanoenea plazan. Euria egingo balu, Sutegin.

Nori zuzendua: 3 urtetik gorako haur eta gazteei.

Sarrerak: doan. Aurretik izena eman behar da usurbilkultura.eus -en.

Antolatzailea: Noaua! Elkartea.