Publicador de contenidos
Atrás Kalezarko Eskribaenea eta Kastorenea eraberritu ahal izateko xehetasun-azterketa behin betiko onartu dute
01·04·2022

Kalezarko Eskribaenea eta Kastorenea eraberritu ahal izateko xehetasun-azterketa behin betiko onartu dute martxoko osoko bilkuran, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin da. Bi eraikin horiek zaharberritzeko asmoa “aspaldikoa” da, eta martxoko osoko bilkuraren ostean, prozesuaren amaierara iritsi da.
Xehetasun azterlana behin betikoz onartu bada ere, udal arkitektoak hainbat baldintza ezarri ditu lan horiek egin ahal izateko. Besteak beste, fatxadari edo estalkiaren altuerari dagozkion baldintzak ez ezik, azpimarratu du Kalezarko esparrua monumentuen multzo gisa izendatu zela 1998an, eta, beraz, aldundiak baimena eman behar duela eremu arkeologiko horretan egiten diren jarduketa eta obra guztietarako: baimen hori lortzeko beharrezkoa da aldez aurretik dagokion proiektu arkeologikoa aurkeztea.
