Publicador de contenidos
Atrás Kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskaerez hitz egiteko bilera deialdia, urriaren 14an
10·10·2025

Udala kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskaerak lantzen aritu da, azken hilabeteetan, eta horren berri emateko bilerara deitu ditu herriko eragileak: urriaren 14rako deitu da bilera, Potxoenean, 18:30ean. Ekitaldi eta espazio publikoen erabilerarako baimenak eskatzeko jarraibideak, ekitaldiak baimentzeko irizpideak eta beste azalduko dituzte bileran. Kalean edo espazio publikoan ekitaldiak antolatzen dituzten eragile guztiei zuzendua da astearteko deialdia.
Orain arte, halako jarduerak antolatzeko ez da berariazko eskaera orririk izan udalean, eta eskaera orokor gisa erregistratu izan dira. Horren ondorioz sortutako hutsuneak konpontzeko asmoz sortu da eskaera orri berria. Baimen eskaera berrian antolatu nahi den ekitaldi edo jardueraren inguruko informazioa betetzeaz gainera, antolatzaileek onartu beharko dituzten baldintzak zehazten dira, euskarari, hondakinen kudeaketari eta eraso sexista, homofobo eta arrazistei lotutakoak.
Eskaerak aurkezteko epeei dagokienez, udalak baldintza gisa jarri du gutxienez ekitaldiaren data baino hamabost egun lehenago aurkezteko baldintza.

