Publicador de contenidos
Atrás

Joxan Artze gogoan: 'Isturitzetik Tolosan barru' ikus-entzunezkoa

15 ENE

Iñaki Urruzolak, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, Isturitzetik Tolosan barru ikus-entzunezkoa egin du. Urtarrilaren 12an Joxan Artzeren heriotzaren bosgarren urteurrena dela gogoan izanda, Sutegiko auditoriumean ikus-entzunezkoaren aurkezpena egingo dugu. Ondoren, Iñaki Urruzolarekin eta Iratxe Retolazarekin solasaldia izango dugu.

“Ikus-entzunezko xume honen funtsa Euskal Kulturgintza hizki handiekin eratzen lagundu zuen Joxean Artzeren obra ezagutzera ematea da; geuk begiz joa dugun obra “Isturitzetik Tolosan barru” poema liburua da, izan ere, baitezpadako ekarpena egin zuelakoan gaude. Bere lehen emaria izanik, aurkezten dugun lanak Euskal Herriko sasoi bateko giro eta garai baten lekukotza jaso nahi du, eta berau egungo moldeen bitartez, ikus-entzunezkoen ahalmena baliatuz, nolabait bere obra erdigunera ekartzea du xede."

“Haren obraren gaurkotasunaz gogoeta egiteko baitezpadakoa dugu aipatu olerki liburua. Izan ere, XXI. mendeko galdegaiei begira, funtsezkoak izan diren egileen lanak aztertzea eta gizarteari ezagutaraztea bada kultura eta identitatea ardatz dugunontzat egin beharreko eginkizuna.”

Noiz: urtarrilaren 15ean, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Gonbidapenak: doan, Lizardi liburu dendan eta usurbilkultura.eus webgunean.

Antolatzaileak: Jexux Artze Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.