Publicador de contenidos
Atrás

Jardunaldia: 'Tomas Zumalakarregi eta bere garaia'

9 NOV

"Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere. Hala, Zumalakarregiren pertsonaian sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria... Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago".

Egitaraua.

09:00 - 09:30 Akreditazioak.

09:30 - 10:00 Sarrera: Joseba Tapia eta Idoia Arrieta.

10:00 - 10:45 Zumalakarregi, ezagutza, Dulantziko guda eta taktika militarra. Fernando Sánchez Aranaz (gazteleraz).

10:45 - 11:30 Zumalakarregi ikurra eta izatea. Mikel Sorauren (gazteleraz).

11:30 - 12:00 Atsedena.

12:00 - 12:45 Komunalak eta auzolana. Patxi Zabaleta.

12:45 – 13:30 Euskeraren egoera XIX. Mendearen lehen erdian. Juantxo Madariaga.

14:00 – 16:00 Bazkaria

16:00 – 16:15 Bideoa: Foruen deuseztatzea. Xabier Irujo.

16:15 – 17:45 Mahai ingurua: Euskal populazioaren karlismoarekiko atxikimenduaren arrazoiak. Partehartzaileak: Asisko Urmeneta (marrazkilaria eta idazlea), Mikel Alberdi (Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoaren zuzendaria).

Moderatzailea: Eneko Bidegain (irakaslea Mondragon Unibertsitatean).

17:45– 18:00 Ondorioak eta itxiera: Idoia Arrieta (Historian Doktorea).

Bestelako xehetasunak:

Izen ematea: 10 euro

Izen ematea+bazkaria 30 euro.

Harremanetarako: info@nabarralde.com  /  aihert@gmail.com