Publicador de contenidos
Atrás

Jakoba Errekondo: '111 hostoz eta orriz jantzi' liburuaren aurkezpena

12 DIC

Jakoba Errekondok, 2019an, landareei buruzko 1.111. artikulua idatzi du Argia aldizkarian (25 urtez idatzi ostean). Horien antologia da 111 hostoz eta orriz jantzi liburuak biltzen duena. Edizio berezikoa izanik, liburu ederra eta berezia da. Askotariko alorretako Euskal Herriko 22 pertsonak aukeratu dituzte artikuluak: bakoitzak bere hautaketa azaltzen duen sarrera idatzi du.

Eguna: abenduaren 12an, ostegunean.

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Potxoenean.