Publicador de contenidos
Atrás Jai Batzordeak Santixabelak antolatzen hasteko urratsa egin du
03·03·2022

Santixabelak ohiko ereduari eutsiz antolatzeko aukeraren alde egin du jai batzordeak, baldin eta orduko osasun egoerak ahalbidetzen badu. Jaietako egunak zeintzuk izango diren ere adostu dute: ekainaren 29tik uztailaren 3ra. Covid19a dela eta, 2020an eta 2021ean ez da Santixabelak ospatzerik izan, eta, horren ordez, Kultur Bira antolatu dute, osasun neurriak bete eta, aldi berean, kultur eskaintza bermatzeko: ekitaldiak uztaila osoan banatu eta herriko hainbat txokotan antolatu dira bi urtez.
Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera indargabetu ostean, herriko festen ohiko eredura itzultzeko aukera mahai gainean jarri du udalak, eta proposamenarekin bat egin zuten eragileek atzo egindako bileran. Hala, ez da Kultur Birarik izango, baina horren zenbait alderdi ohiko ereduan txertatzearen alde egin dute.
Antolaketarekin jarraitzeko hurrengo bilera martxoaren 28an egingo dute, Potxoenean, 18:30ean.
