Publicador de contenidos

Atrás Izena emateko aukera irekiko da, berriz, operario laguntzaile (elektrikari laguntzailea) lan poltsarako

Abuztuaren 5ean argitaratutako oinarrietan zenbait akats antzeman dira: horiek zuzenduta, izena emateko bigarren aukera egongo da, bihartik hasi eta irailaren 19ra bitartean. Lehenengoan izena eman zutenek ez dute berriz egin beharko.

05·09·2024


Usurbilgo Udalak akatsen zuzenketa bat argitaratu du, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: abuztuaren 5eko iragarkian operario laguntzaile (elektrikari laguntzailea) lan poltsa oposizio sistema bidez sortzeko deialdia eta oinarriak argitaratu zituen, baina akatsak antzeman dituzte. Horiek zuzendu, eta izena emateko epea ireki behar da bigarren aldiz, 10 egun baliodun emanez, bihartik kontatzen hasita: irailaren 19ra bitartean izango da horretarako aukera. Lehenengo epealdian izena eman zutenek ez dute berriz egin beharko.

GAOn gaur argitaratutako iragarkiaren bidez, gaztelaniazko itzulpenaren erredakzioan egindako zenbait akats zuzendu ditu udalak. Eta, horrez gain, gaitegi zuzena ere zehaztu du. Izena emateko bigarren epea amaitutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du udalak. Epaimahaia osatu eta horren berri ere emango du.

Lan poltsan sartzeko probak parte teorikoa zein praktikoa izango ditu: epaimahaiak zehaztu behar du egun berean izango diren ala ez, eta noiz izango diren.

Lan poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak: abuztuaren 5eko iragarkia.

Akatsen zuzenketa: irailaren 5eko iragarkia.