Publicador de contenidos

Atrás Izen-ematea zabalik adinekoentzako oinarrizko euskara klaseetarako

Hilaren 21ean hasi eta ekainera bitartean izango da, aurten, ikastaroa. Bezperara arte izango da izena emateko aukera (urriak 20), tokiak bete arte, Gure Pakea elkartean edo 943 37 19 99 telefonora deituta.

13·10·2021


Adinekoentzako oinarrizko euskara klaseak abiatuko dituzte datorren astean, hilaren 21ean: ordu eta erdiko saioak izango dira, ostegunero, 18:15ean hasita, Artzabalen. Ikastaroa doan izango da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, urriaren 20ra bitartean, tokiak bete arte: Gure Pakea elkartean (Artzabalen, 10:00etatik 12:00etara bitartean) edo 943 37 19 99 telefonora deituta.

Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz, apiril eta ekaina bitartean. Harrera “bikaina” izan zuen, eta, hori ikusita, luzeagoa izango da aurtengo ikastaroa, urriaren 21ean hasi eta ekainera bitartean. Iaz bezala, oinarrizko hiztegia eta esamoldeak lantzea izango da aurtengo ikastaroaren helburua: azalpen txikiak emateko gaitasuna lantzea, eguneroko erosketetarako gakoak, zenbakiak...