Publicador de contenidos
Komunikazioa
modificado hace 7 años
Buruntzaldeko herrietako euskaltegi guztietan dagoeneko zabalik dago 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko epea. Aurkezpenean Xabier Arregi Usurbilgo alkatea izan da, besteak beste.
07·09·2017
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletako euskara zinegotzi nahiz teknikariak eta herri horietako euskaltegietako ordezkariak batzartu dira gaur Urnietako Lekaio Kultur Etxean, Buruntzaldeko euskaltegietako 2017-2018ko ikasturteari hasiera emateko. Ekitaldian Buruntzaldeko herritarrei dei egin diete 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko pausoa ematera anima daitezen eta, horretarako, euskaltegira hurbil daitezen.