Publicador de contenidos
Atrás Irailaren 2tik 16ra bitartean izango da 2024-2025 ikasturteko kirol-ikastaroetan izena emateko epea
30·08·2024
Oiardo Kiroldegiak prest du 2024-2025 ikasturterako ikastaroen eskaintza, eta datorren astean zabalduko du izena emateko epea: astelehenean, irailaren 2an, hasi, eta bi astez egongo da irekita, irailaren 16ra arte. Azken urteetan egin bezala, Internet bidez izango da izen-ematea, galdetegi bat beteta. Izen-emateak eskainitako plaza kopurua gainditzen duen kasuetan, zozketa egingo da: behar izatekotan, irailaren 17an bertan egingo da.
Ohi bezala, aretoko zein uretako ikastaroak eskainiko dituzte, adinaren araberako taldeak osatuta. Baina, horrez gain, bi berrikuntza txertatu dituzte. Batetik, “+1” izendatutako ikastaroak: egun bakarrekoak dira, beste ikastaro bati gehitzeko aukerarekin, edo hori bakarrik egiteko. Bestetik, zenbait ikastaroren ordutegia moldatu dute, 07:10etan eta 15:00etan jarrita, lanarekin uztargarri izaten laguntzeko:
Aretoko jarduerak (6-18 urte)
Zunba gazte (10-16 urte)
Zunba txiki (6-9 urte)
Eskalada (6-9 urte)
Eskalada (10-14 urte)
Eskalada (15-18 urte)
Konbinatua (igeriketa + spinning)
Uretako jarduerak (0-16 urte)
Haurtxoak (0-1 urte)
Haurtxoak (2-3 urte)
HH3
HH4
HH5
LH1
LH2
LH3
LH4-LH6
Igeriketa gazte
Aretoko jarduerak (+16 urte)
Spinning
Pilates osasuna
Pilates hastapena
Pilates hobekuntza
3. adina
Mantenu gimnasia
Zunba
Hit
Hipopilates
Hipopresiboak
Konbinatua (spinning + tonifikazioa)
Konbinatua (spinning + igeriketa)
Yoga
Jarduera fisiko egokitua
Eskalada
Total training
Erditze ondorengo ikastaroa
Uretako jarduerak (+16 urte)
Haurdunak (pilates + ur jarduerak)
Aquagym
Aquagym +1
Hastapena
Hobekuntza
Errendimendua
Konbinatua (aquagym + igeriketa)
Igeriketa +1
2024-2025 ikasturteko kirol-ikastaroen eskaintza: PDF.
Galdetegia betetzeko lotura: hemen.*
* Galdetegia irailaren 2an jarriko da martxan, ez lehenago.