Publicador de contenidos
Atrás Inor atzean utzi gabe
11·03·2022

tzeko, gure herrian jarduera ekonomiko berriak jartzeko inbertsioetarako, umeen eskola kirolerako sarbidea errazteko, botikak erosteko edota kultur sormenerako. 2022ari dagokion deialdia martxan dago jada, eta dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago, horrenbestez.
Horrez gain, zerga-politikan ere aldaketa kualitatibo bat ematea erabaki genuen, 2022. urteari begira, udalok arlo honetan ditugun tresnak baliatuz. Helburua argia da: udalerri mailako aberastasuna birbanatzea, gehiago irabazten dutenek gehiago ordaintzeko, gutxiago dutenek gutxiago ordaindu ahal izateko. Hobariak jasotzeko eskubideak eta aukerak zabalduz egin dugu. Tasa eta prezio publiko bidezko oinarrizko zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko kuotetan aplikatzen diren onura ekonomikoak dira hobariak.
Orain arte bi zerbitzuri baino ez zitzaizkien aplikatzen hobariak; urte hasieraz geroztik, zortziri. Honakoei: ur hornidura, hondakinen bilketa, estolderia zerbitzua, hileta zerbitzuak (panteoikoak ezik), baratzen erabilera tasa, kiroldegiko abonu eta ikastaroak, haur eskola eta Udajolas.
Horien onuradun izateko, hainbat baldintza bete behar dira: betetzen diren kasuetan, bizikidetza-unitateek, kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %50eko, %75eko edo %90eko hobariak eskura ditzakete. Hau da, zerbitzu horiengatik ordaindu beharko dutena %50, %25 eta %10 izango da, hurrenez hurren. Neurri honen onuradunak gizarte talde zabalak dira, hala nola gazteak, pentsiodunak, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenak edota Usurbilera bizitzera etorri berri diren errenta baxuko herrikideak. Izan ere, Usurbilen erroldatuta dauden guztiek izango dute hobarietarako eskubidea.
Ordenantza fiskal berriak indarrean daudenetik, hamarnaka izan dira udaletxera bertaratu diren herritarrak. Zehazki, 60 herritarrek egin dute hobarien onuradun izateko eskaera urtarrilean. Horietatik 45 usurbildarri aitortu zaie hobariak jasotzeko eskubidea; gainerako 15ek ez zituzten baldintzak betetzen. 45 herritar horietatik 31k %90eko onura jasoko dute, 12k %75ekoa eta gainerako biek %50ekoa.
Garrantzia eta esanahi handikoa da udal honetatik egin dugun urratsa. Herritarrei zerbitzu eta eskaintza publiko guztietarako sarbidea erraztu eta bermatu nahi diegu, edozein dela ere beren errenta maila, eta modu horretan usurbildarron aukera berdintasuna bermatu. Inor atzean edo bazterrean ez lagatzea baita gure helburu nagusia.
