Publicador de contenidos
Atrás Industria jarduera nagusiek Usurbilgo aire kalitatean izan dezaketen eraginaren azterlana aurkeztuko du UPC-k ekainaren 29an
24·06·2021
Usurbilgo Udalaren eskariz, herriko aire kalitatean inguruko industria jarduera nagusiek sor dezaketen inpaktuaren modelizazioa egin berri dute Kataluniako UPC unibertsitateko zenbait ikerlarik. Txosten mardula osatu dute, eta horixe aurkeztuko dute hilaren 29an, 19:00etan, Sutegin. Herrian eragin handiena izan dezaketen bost industria jarduera nagusiak aintzat hartuta, Usurbilgo airearen kalitatean zein eragin duten ezagutzea izan da ikerketaren helburua.
Izen-ematea irekita dago usurbilkultura.eus webgunean.