Publicador de contenidos

Atrás Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko dute Sagardo Egunean

Emagin elkarteak postu bat jarriko du, udalaren eskariz, indarkeria matxistaren inguruan kontzientzia hartzea bultzatzeko: Mikel Laboa plazan jarriko dute, 18:00etatik 23:00etara.

17·05·2024


Emagin elkarteak indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du Sagardo Egunean, udalaren eskariz: Mikel Laboa plazan jarriko dute, 18:00etatik 23:00etara (euria egiten badu, Sutegiko atarian). Gunearen helburua da jai giroan ere indarkeria sexistaren gaia ikusaraztea eta herritarrek kontzientzia hartzea. Emagin elkarteko kideak une oro izango dira gunea dinamizatzen, bertaratutakoei aholkularitza ematen eta zalantzak eta kezkak argitzen.

Herritar oro indarkeria matxistaz kontzientziatzeko jai-eremuan kokatzen den informazio gunea da. “Hainbat helburu betetzen ditu: emakume*, neska* gazte zein LGTBI+fobia pairatu dezaketen pertsonen askotariko erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jasotzea; eraso horien gaineko informazioa zein horiei aurre egiteko tresnak eskaintzea, eta eraso matxistak ez gertatzeko gizon eta mutilak ohartarazteko gunea da, prebentziorako eta, erasorik gertatuko balitz, erantzuna bideratu ahal izateko.