Publicador de contenidos
Atrás Imanol Furundarena Maizek saria eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik
19·02·2020
Gidabaimena euskaraz ateratzeak saria du Buruntzaldean: halaxe da duela hamar urtez geroztik. 2019An, 124 lagunek atera zuten gidabaimena euskaraz, eta guztien artean zozketatu dituzte sariak: bederatzi autoeskolak parte hartzen dutenez, bederatzi saritu izan dira, bakoitzeko bana (Hernanin hiru, Andoainen bi, eta Lasarte-Orian, Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen bana). Gidabaimena euskaraz Usurbilen atera dutenen artean, Imanol Furundarena Maizek eskuratu du saria. Gehienez 400 euroko saria eskuratzeko aukera dute parte hartzaileek, eta atal teorikoa ateratzen gastatutako dirua berreskuratzeko balio die.
Zozketa bidez aukeratzen dituzte sarituak. Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu eta gainditzen duten herritarren artean izaten da. 2019an, 124 lagunek atera zuten, 2018an baino hamalau lagun gehiagok. Hamar urtean, 1.027k atera dute. Hona urtez urteko bilakaera:
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
Ikasleak |
34 |
60 |
112 |
135 |
140 |
113 |
96 |
103 |
110 |
124 |
Honakoak dira proiektuan parte hartzen duten autoeskolak: Otamendi, Hernani, Lagunak, Bengoetxea, Mendi, Mugica eta Solozabal (autoeskola batzuk herri batean baino gehiagotan daude). Zozketan parte hartzeko baldintzak bi dira:
- Buruntzaldeko herriren batetan erroldatuta egotea.
- Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditu izana 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.
Hauexek izan dira aurtengo sarituak:
Andoain: Eider Sagarzazu Olaskoaga eta Garazi Urkola Arsuaga.
Astigarraga: Peru Ruiz Irisarri.
Hernani: Asier Lako Maiz, Mikel Lizeaga Romano eta Pettan Uralde Conde.
Lasarte-Oria: Maddi Sukunza Gomez.
Urnieta: Ane Loitegi Ugalde.
Usurbil: Imanol Furundarena Maiz.
Proiektuarekin jarraituko dute 2020an ere, eta indartzeko asmoz, gutun bat bidaliko zaie udaletatik 18 urte betetzen dituzten herritarrei: gidabaimena euskaraz ateratzeak dituen abantailen berri emango zaie, eta hala egitera animatu. Izan ere, gazte askok uda partea aprobetxatzen dute gidabaimena ateratzeko: “Beren ikasketak euskaraz egin dituzten gazteak dira, eta ezinbestekoa da helduarorako urrats garrantzitsu eta erakargarri hori euskaraz eman ahal izatea: hortik udalon inplikazioa eta autoeskolen ahalegina”.