Noticias
Atrás

Ikastolaren kanpoko espazioak erabiltzeko auzolanean ari dira udala, ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea

Ikasle, irakasle, guraso eta udal-brigadako kideak ari dira lanean.

06·05·2021


Ikastolaren kanpoko espazioak berritu eta erabiltzeko auzolanean ari dira udala, ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea: dagoeneko hainbat saio egin dituzte, eta beste deialdi bat ere egin dute, maiatzaren 12rako, 16:30ean. Bertaratu ahal izateko mezu bat bidaltzea eskatu dute hitzaho@udarregi.eus helbidera.

Haur eskolan, esaterako, pareta margotu dute, zeuden jolasak kendu eta jolaserako elementu berriak jarri dituzte, hamaka bat, eta abar. Agerialderen alboko zelaiko hesia zabaldu egin dute, umeei eskainitako espazioa handituz. Horrez gain, eraikinaren aurreko zelai maldatsuan beste hesi bat jarri dute, babes neurri bezala, baita eserleku batzuk ere. Hilerri zaharraren inguruan egurrezko eserleku bat jarri dute, eta beste bat jartzekotan dira, lehenak izan duen arrakasta tarteko.