Publicador de contenidos

Atrás Igogailuen Instalakuntzarako diru laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 15era arte izango da zabalik

Diru laguntza horretarako, 10.000 euroko diru partida ireki dute udal ordezkariek

23·03·2017


Usurbildarrek igogailuak instalatzeko diru-laguntzak eskatu ditzakete maiatzaren 15era arte, Usurbilgo Udalak aurten, lehen aldiz, laguntza hori diru-laguntza formatu bitartez eskaini ostean. Helburu horretarako, 10.000 euroko diru partida ireki dute udal ordezkariek.

Diru laguntzan izena emateko, Udaleko Erregistro Nagusira zuzendu beharko da hurrengo dokumentuekin: Dirulaguntza eskaera formalizatua, eskatzailearen NAN fotokopia, Elkartearen Estatutuak (hala badagokio), Gizarte Segurantzako zein Ogasuneko betebeharrak egunean egotearen egiaztagiria, beste dirulaguntza eskabideen aitorpena, elkarteak ez duela inor baztertzen adierazten duen agiria, emakume eta giztonen berdintasunari lotutako ziurtagiria eta ekintzei buruzko fitxak.

Horrez gain, duela urtebetera arte igogailuen instalakuntza arautzen zuen araudia bertan behera geratu dela jakinarazi du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak (GAO), duela bi hilabetetatik hona aipatutako diru-laguntza berriak ezarri direlako. https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/03/23/c1701938.pdf

Diru laguntzarako oinarriak