Publicador de contenidos
Atrás

Ibilaldi neurtua, Andatzan

Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
5 JUL
Azala

San Estebanetik abiatuta, taldekako ibilaldi neurtua egingo dugu Andatzatik barrena. Horretarako, antolatzaileek zehaztutako orduan eta lekuan egon beharko dute parte hartzaileek. Itzuleran, piknik moduko bat egiteko aukera izango dute San Estebanen bertan, trikitilariek alaituriko giroan. Jana etxetik eraman beharko da, eta edaria antolatzaileek banatuko dute (ura eta sagardoa).

Ordua: 09:00etan.

Lekua: San Estebango plaza.

Izen-ematea: sanestebanjaiak@gmail.com helbidera jarraian zehazturiko informazioa bidali beharko da: taldekide kopurua (10, gehienez) eta arduradun baten izen-abizenak. Ibilaldiaren abiatze ordua arduradun horri jakinaraziko zaio, mezu elektroniko bidez.