Publicador de contenidos

Atrás Hybrid*K emanaldiaren entsegu irekia egingo du Oreka TX-k Usurbilen

Euskal Herrian ikuskizuna ikusteko aukera bakarra izango da, eta, bertaratzeko, gonbidapenak jarri dira udaletxean, Sutegin eta liburutegian.

19·06·2017


Datozen egunetan Txipren ofizialki aurkeztu aurretik, Oreka TX-k Hybrid*K ikuskizun berria prestatzen dihardu Ainu etniako bi abeslarirekin eta hiru dantzari japoniarrekin batera. Hala ere, aurkezpena egin aurretik, entsegu ireki bat egingo du ostegun honetan, ekainaren 22an, Usurbilen. Zita Sutegin izango da, 19:30ean.

Oraintsu Txokoalden martxan jarri duten TxTxTx proiektuaren baitan eskainiko dute emanaldia, eta ikuskizunaren ondoren bertaratutakoekin elkarrizketarako tartea utziko dute.

Emanaldia ikusi ahal izateko, gonbidapenak banatuko dira aldez aurretik. Gonbidapenak udaletxean, liburutegian eta Stegin bertan jaso ahalko dira.