Publicador de contenidos
Atrás

Hitzaldi-tailerra: 'Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer?'

22 JUN

Zerk egiten du LGTB+ pertsonok herriak uzteko hautua hartzea? Zergatik "ihes" egiten dugu hirietara? Zergatik da hain garrantzitsua geure komunitateak herrian bertan sortzea?

Sexu aniztasunak urteetan sortu duen hausnarketa eta praktikak herrietan ere egitea falta da. Sexu askapenaren diskurtsoak bertako komunitateak busti behar ditu, gutxika-gutxika, bertako dinamika sozialak galdekatuz eta irauliz. Alegia, bailaraz bailara eta herri herri, sexu askapenean oinarritzen den aniztasun hori landuz.

Gai hauek landuko ditugu saioan:

  • Zis-heteroaraua eta hortik at dauden errealitateak.
  • Zer egin herriak LGTB+ pertsonentzat bizigarriago izateko?
  • Nola hezi gure txikiak aniztasun sexualean?

"Ikusezin bihurtzen diren zapalkuntza eta dominazio mota asko daude; horietako bat, normaltasuna".

Hitzaldiaren bideratzailea: Egoitz Arbil Albeniz.

Noiz: ekainaren 22an, 17:30ean.

Non: Potxoenean.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

 

Izen-ematea (doan): usurbilkultura.eus