Publicador de contenidos
Atrás
Hitzaldi-solasaldia Joseba Sarrionandiarekin
25 MAY
"Habanako gaukariak" pieza soltez osaturiko hiru liburu dira, gai ugariri buruzko egilearen pentsamenduak, hausnarketak, pasarteak... jaso, eta gai andana biltzen dituztenak: Hizkuntza (euskara), literatura, (geo)politika, nazioa, Euskal Herria, Kuba/Habana, historia, kolonialismoa, oroimena... Aitzakia ederra egilearekin solasaldia egiteko.
Liburuak eskuragarri daude liburutegian.
Noiz: maiatzaren 25ean, 19:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Izen-ematea (doan): usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.