Publicador de contenidos
Atrás Hiru pertsona atxilotu dituzte azken hilabeteko lapurreten harira
Hainbat kotxetan lapurretak izan dira, azken hilabetean, Usurbilen: horiek egitea egotzi diete atxilotuei.
14·01·2021
Hiru lagun atxilotu dituzte azken hilabetean hainbat kotxetan izan diren lapurretekin lotura dutelakoan. Atzo egin zituzten atxiloketa horiek udaltzainek, Ertzaintzaren babesarekin: bi gizon eta emakume bat dira atxilotutakoak. Astelehenetik astearterako gauean izandako lapurreten ostean atzeman zituzten.