Publicador de contenidos

Hilobien gaineko eskubideen esleipenak onartu dituzte uztaileko osoko bilkuran

27 hilobi atera zituen udalak emakidan, eta hamahiru eskaera jaso ditu: 50 urtetarako esleipenak dira.

21·07·2021


Hilobien gaineko eskubideak esleitzea onartu dute uztaileko osoko bilkuran. Otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Usurbilgo Udalbatzak 27 hilobi emakidan eskaintzea, eta apirilean ireki zuen eskariak aurkezteko epea. Guztira, hamahiru eskaera jaso ditu, eta guztiak esleitu ditu, 50 urtetarako.

Hurrengo urratsa esleipendunen eta udalaren arteko hitzarmenak sinatzea izango da. Horrez gain, eskaera egitean esleipendunek jarritako behin-behineko fidantza bueltatuko zaie.

Hilerria husteko beharra adierazi zion udalari lurperatzaileak urtearen hasieran; hilerri berria egin zenetik hustu gabea zen, ordura arte. Hala, bertan denbora gehien zeramaten herritarren senitartekoei jakinarazi, eta zenbaitek gorpuzkiak bertan mantentzeko nahia azaldu zuten. Horretarako modua hilobien lote berria emakidan eskaintzea izan da.