Publicador de contenidos

Atrás Hilerriko hilobien lote berri bat eskaintzea onartu dute, aho batez, horien gaineko eskubideak esleitu ahal izateko

Guztira, 27 hilobiren gaineko eskubideak esleituko dituzte, emakidan.

26·02·2021


Hilerriko hilobien 11. lotea eskaintzea onartu dute, aho batez, otsaileko osoko bilkuran, horien gaineko eskubideak emakidan esleitu ahal izateko. Guztira, 27 hilobiren gaineko eskubideak 50 urtetarako esleitzea onartu dute.

2000. urtean egin zen Usurbilgo hilerri berria, eta ordutik gorpuzkirik ez da atera handik. Ohiko prozeduraren arabera, hamar urtez egon daitezke gorpuzkiak hilerrian, baina oraingo honetan ez da halakorik izan, gaur arte. Ehorzleak, ordea, hilerria husteko beharra helarazi dio udalari: hormako 144 nitxoak beteta daude, eta lurrekoak soilik gelditzen dira libre. 48 eskutitz bidali zituen udalak, hilerrira sartu zirenen hurrenkeran, gorpuzki horiekin zer egin nahi zuten galdetuz senitartekoei. Gorpuzkiak berreskuratu nahi dituenak udalari jakinarazi behar dio, hori egin ezean, udalak gorpuak erraustu eta errautsen parkean botatzen baititu, ohiko prozedurari jarraituz.

Zenbait familiak, ordea, gorpuzkiak bertan uzteko nahia azaldu dute, eta horretarako modua libre dauden hilobi eta panteoien gaineko eskubideak esleitzea da. Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta irmo denean, 30 eguneko epea utziko dute familiek eskariak egin ditzaten.