Publicador de contenidos
Atrás Herritar batek jasandako sexu erasoa salatu du udalak
31·08·2026

Herritar batek lehengo astean jasandako sexu erasoa salatu du udalak. Ibilgailu gidaridun gidari batek sexu erasoa egin eta hura legez kanpo atxikitzen saiatu zen, asteazken gauean: emakumeak ihes egitea lortu zuen, eta salaketa jarri zuen Hernaniko (Gipuzkoa) polizia etxean.
Ertzaintzak udalari jakinarazi zionez, ostiral gauean atxilotu zuten erasotzailea, eta larunbatean pasatu zen epailearen aurretik: aske utzi zuten, hamabostean behin sinatzeko baldintzapean. Halaber, udala harremanetan dago biktimarekin ere: babesa adierazi, eta laguntza eta zerbitzuak eskaini dizkio, besteak beste.
Udalak salatu duenez, oinarrizko eskubide eta askatasunen aurkako erasoa izan da: “Halako erasoek ez dute lekurik gure herrian: zoritxarrez, gertatzen jarraitzen dute, eta lanean jarraituko dugu, indarkeria matxistaren aurkako prebentzioan zein biktimen artan eta erreparazioan”.
