Publicador de contenidos
Atrás Herriko txokoez gozatu bai, garbi mantendu ere bai
17·07·2020
Irudi kezkagarriak iritsi dira San Estebandik: barbakoa egin, askotariko hondakinak bildu ez, eta alde egindako norbaitek utzita. Usurbilgo Udalak gogorarazten du debekatua dagoela San Estebango Leizekalde parkean sua piztea: hor dauden arteek 100-250 urte artean dituzte, eta Usurbilgo zuhaitz aipagarrien zerrendan daude. Oro har, debekatuta dago sua egitea, eta, are gehiago, Usurbilgo ondare diren zuhaitz horien artean.
Txoko eder askoak ditu Usurbilek, eta haietaz gozatzen jarraitu nahi izanez gero, garbi mantentzea ere beharrezkoa da. Hondakinak sortuz gero, bertako edukiontzietan bota, eta, ezin bada, eraman etxera eta han sailkatu dagokion tokian.