Publicador de contenidos

Atrás Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta udalaren arteko hitzarmena onartu dute, aho batez, azaroko osoko bilkuran

Lau urteko hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen arteko harremana nolakoa izango den definitzen duena.

27·11·2020


Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta udalaren arteko hitzarmena onartu dute, aho batez, azaroko osoko bilkuran. Lau urterako akordioa da, bien arteko harremana nolakoa izango den definitzen duena. Batez ere, udaleko langileei bideratutako hizkuntza prestakuntzarako zerbitzua nolakoa izango den jasotzen du, eta horietan parte hartzeagatik langileak ordezkatzeko sortuko diren beharrak nola arautuko diren.