Publicador de contenidos
Atrás Hazilan programaren kudeaketarako enplegu teknikarirako kontratazioa zabaldu da
01·03·2016

Lanpostuaren zereginak
Donostia Beterri eskualdeko Enplegu eta Sustapen Ekonomiko alorreko Teknikari lantaldearen ardurapean:
- Programan parte hartuko duten pertsonak erakarri eta jarraipena egitea.
- Interesatutako enpresak erakarri eta jarraipena egitea.
- Aktibatu-Prestakuntza saioaren kudeaketa eta jarraipena
- Programa operatiboen kudeaketa eta jarraipena: Lanekin, Kokatu eta Talentu ihesa
- Ikasleen jarraipen indibidualak
- Enpresekin izandako hitzarmenen kudeaketa
- Enpresetako instruktore / arduradunekin koordinazioa
- Parte hartzea programaren promoziorako, kudeaketa ekonomiko eta teknikorako Garapenek antolatutako foroetan.
- Programari dagozkion txostenak, memoriak,... egitea
- Programa bera zuritzeko
- Eskualde mailako informazio eta ezagupenerako (udalak,...)
- Koordinatzea lurraldeko eragileekin: enpresak, prestakuntza zentroak, Unibertsitateak,...
Bete beharreko baldintzak
- Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak ( Diplomatura, Gradua, Lizentzia). Enpresarekin zerikusia duten arlokoak lehenetsiko dira (Ekonomia, Enpresen administrazioa eta zuzendaritza, Zuzenbidea, Soziologia, Psikologia, Lan harremanak, Gizarte lana, Psikopedagogia,...).
- EGA titulua edo baliokidea.
- Lan eskarmentua teknikari gisa tokiko garapenean, enplegua / autoenplegua eta enplegu-prestakuntzako programetan (auzolan,...).
Lan baldintzak
- Lanaldi erdira
- Iraupena: 2016.12.31ra bitarte. Luzagarria, urtez urte, 2020.12.31ra arte.
- Soldata: Udalhitzeko 14. maila.
Baloratuko diren elementuak
- Prestakuntza
- Lan eskarmentua enplegua eta prestakuntza alorreko sustapenean / tokiko garapena
- Lantaldeen kudeaketa eta erabilera
- Lanpostuarekiko egokitze maila
Eskaerak
1. Eskaera orria jarraian azaltzen den dokumentazioarekin:
a. NAN Fotokopia
b. Eguneratutako lan-bizitzaren agiria ( Telefonoz 901 50 20 50)
c. Curriculum Vitae. Prestakuntza egiaztatua.
2. Lekua eta epea
a. Epea: Otsailaren 29tik martxoaren 11 bitarte.
b. Egunak: Astelehenetik ostiralera.
c. Lekua: Andoaingo udala. Ataria – Herritarrentzako arreta zerbitzua.
d. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.
