Publicador de contenidos

Haurrentzako zinema: 'Zutik'

05 DIC

Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu global honetan, bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Iratxoak, gure irudimenari ihes egiten dioten botereak dituzten izaki fantastikoak bizi dira bertan. Zuhaitzeko hazia ernetzen den unetik beretik, iratxo bat jaiotzen da. Bere patuak betiko lotuta geratzen dira. Edo, behintzat, elezahar zaharrek hori kontatzen dute. Baina zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak bota nahi dituzte eta horiekin batera bertan bizi diren iratxoak desgertuko dira ere. Laguntzeko modu bakarra dago. Zutik eustea.

Noiz: abenduaren 5ean, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak (3 euro): usurbilkultura.eus

Nori zuzendua: denentzako egokia.

Iraupena: 80 min.

Urtea: 2021.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.