Publicador de contenidos

Haurrentzako zinema: 'Oltxiak'

06 FEB

Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzean, oltxiak etxean bezala sentituko dira, eta bertan bizitzen jartzea erabakiko dute. Baina gauzak ez dira eurek uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Noiz: otsailaren 6an, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak (3 euro): usurbilkultura.eus

Nori zuzendua: Denentzako egokia.

Iraupena: 85 min. 

Antolatzailea eta laguntzailea: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.