Publicador de contenidos
Atrás

Haurrentzako zinema: 'Koko dragoi txikia oihanean'

6 DIC

Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joateko baimenik eman. Laguna bakarrik ez uzteko nahiak bultzatuta, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabakiko dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek! Baina usteak erdia ustel, eta ur dragoi basatiak eta landare haragijaleak direla-eta, itxarondako abentura handia uste baino korapilatsuagoa suertatuko zaie...

Noiz: abenduaren 6an, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: 3€. Sarrera-kopurua mugatua da. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Nori zuzendua: Publiko guztientzako egokia.

Iraupena: 83 min.

Urtea: 2020.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.