Publicador de contenidos
Atrás

Haurrentzako zinema: 'Glup'

9 ENE

“Erosi, erabili eta bota"; hori da ohikoena gaur egungo bizimoduan. Dendak hustu egiten dira eta zabortegiak bete. Film honetako istorioa zabortegi batean gertatzen da, eta Glup eta Alize ditu protagonista nagusi. Zabortegi hori Komun jaun maltzurrak gobernatzen du, eta bere eskuetara heltzen den edozer gauza errausketa-labera bidaltzen du. Glup gabardina zaharrak eta bere zabor taldeak bakarrik egiten diote aurre haren tiraniari. Baina lagun berri bat egingo dute: Alize, zabortegian ustekabean jausi eta etxera itzultzen ez dakien neskatoa. Bere irrati maitea galdu du zabortegian eta hura gabe ezin du etxera itzuli.

Noiz: urtarrilaren 9an, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: 3 euro, usurbilkultura.eus webgunean.

Nori zuzendua: Denentzat.

Iraupena: 70 min.

Zuzendariak: Aitor Arregi, Iñigo Berasategi.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.