Publicador de contenidos
Atrás
Haurrentzako zinema: 'Asto Erregea'
7 FEB
Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio.
Baina Manguk ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela: Lehoi Erregea tronutik kentze eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez.
Azkenik, heldu dira hautetsontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi hauteskunde kanpaina!
Noiz: otsailaren 7an, igandea.
Ordua: 17:00.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak: 3€. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Nori zuzendua: adin guztietako publikoarentzat egokia.
Iraupena: 85 min.
Urtea: 2019.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.