Publicador de contenidos

Atrás Haurren Egun arrakastatsua, konfinamendu betean

Herritar ugarik parte hartu zuten udalak, Zirimarak eta Noauak elkarrekin antolatutako Haurren Egunean: bideoan jaso dute arratsaldeko kamioi ibiltariaren laburpena.

20·04·2020


Konfinamenduan egiten ari diren ahalegina eskertu eta aitortzeko Haurren Eguna antolatu zuten elkarrekin udalak, Zirimarak eta Noauak, beste zenbait herritarren laguntzarekin. Nork bere etxean eta, aldi berean, gainerako usurbildarrekin batera ospatzeko moduko egitaraua osatu zuten, ekitaldi guztiak sare sozialen bidez emanda. Arrakastatsua izan zen: asko eta asko mozorrotuta, balkoiak apainduta... Haurren festa zena, herritar guztiena bihurtu zen.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzoko festan parte hartu zuten herritar guztiei: hasi Zirimarako lagunetatik, atzoko saio bakoitza gidatu zuten guztiei, euren balkoia fin-fin apaindu zutenei, Usurbilgo Artixtetaraino, hori guztia euren sare sozialen bidez emateagatik.