Noticias
Atrás

Haur eta gaztetxoentzako Neguko Txokoak datorren oporraldian

Eskola Kirola eta, oro har, talde kirola azaroaz geroztik etenda duten haur eta gaztetxoei zuzenduriko eskaintza datorren oporraldirako; aisialdia eta gorputz hezkuntza ardatz izango dituzten Neguko Txokoak antolatu dituzte NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak. Izen emateko hiru egun finkatu dira; abenduaren 15etik 17ra.

14·12·2020


2020. urtea berezia izaten ari dela ezin ukatu eta gure haur eta gaztetxoei ere modu berezian tokatzen ari zaie egoera hau. Azaroaren 6tik Eskola Kirola eta orokorrean talde kirola ere ezin izan dute egin. Egoera honen aurrean, Udalarekin elkarlanean, Neguko Txokoak antolatzea posible egin dugu. Txokoetan, aisialdia eta gorputz hezkuntza izango ditugu begibistan eta batez ere, segurtasun neurriak zainduaz, elkar zaintza sustatuko dugu". 

Sei eguneko iraupena izango dute Neguko Txoko hauek. Bi ordu eta erdiko sei saio izango dira guztira. Hiru guneetan egokituko dira txoko hauek; Aginagan, Kaxkoan eta Zubietan. Adi, izen emateko hiru egun finkatu dira, datozen hiru egunak hain zuzen; abenduaren 15a, 16a eta 17a.Izena emateko formulario bat bete beharko dute, sarean, txoko hauetan parte hartu nahi dutenek; https://forms.gle/GrNJT9vaUx3T7VMj6


Horrekin batera, adi; kuota bat ere ezarri da. Baina kontuan izan; "Zirimaran izena emanda dutenek eta kuota ordainduta, Neguko Txokoak ez dituzte ordaindu beharko. Modu honetara, azaroaren 6tik abenduaren 18ra arteko Zirimarako saioak errekuperatutzat emango dira. Zirimaran izena emanda izan eta Neguko Txokoetan ez badu izenik ematen, ikasturte amaieran kuota itzuliko zaio dagokion proportzioan".

Gainerakoek bai, 30 euroko kuota ordaindu beharko dute. Hemen dituzue xehetasunak:

NEGUKO TXOKOAK
Ordutegia: 10:00-12:30.
Noiz eta non:
-Kaxkoan: abenduak 21, 22, 23, 28, 29 eta 30.
-Aginagan eta Zubietan: abenduak 23, 28, 29, 30 eta urtarrilak 4, 5.

Izen ematea: abenduaren 15etik 17ra helbide honetan: https://forms.gle/GrNJT9vaUx3T7VMj6

Ordainketak: Zirimaran izena eman eta kuota ordaindua dutenek ez dituzte Neguko Txokoak ordaindu beharko. Gainerakoek bai, 30 euro, NOAUA! Kultur Elkartearen Rural Kutxaren kontu zenbaki honetan: ES03 3008 0259 1130 8649 6928. Ordainagiria elkartea@noaua.eus helbidera bidali.

Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.