Publicador de contenidos

Haur eskolako aldapa behin-behinean itxiko da bihar eguerdian, asfaltatzeko

Eguerdiko 14:30etik aurrera, haur eskolako aldapa erabat itxita izango da, bizpahiru orduz: lanak egin bitartean ezingo da bertatik pasatu, ez ibilgailuz ezta oinez ere. Txirikorda ondotik irten ahal izango da Ugartondotik, baina bertara sartzeko Troiako aldapatik edo Belmonte kaletik joan beharko da.

2024·08·29


Haur eskolako aldapa berritzeko lanek beste urrats bat egingo dute bihar, abuztuaren 30ean: azpiegiturak berrituta, asfaltatze lanei ekingo diete. Horretarako, erabat itxiko dute eguerdiko 14:30etik aurrera: arduradunen esanetan, lanak bizpahiru ordutan amaitzea espero dute, eta tarte horretan ezingo da bertatik pasatu, ez ibilgailuz ez oinez.

Trafikoan, beraz, aldaketak izango dira. Txirikordaren ondoko irteera irekita izango da, eta ohi bezala, Ugartondotik ateratzeko izango da. Ugartondora zein Kalezarrera sartzeko, berriz, Troiatik edo Belmonte kaletik joan beharko da.

Izatez, ostiral goizean egin nahi zituzten lanak, baina euria iragarri dutenez, ordu batzuk atzeratzea erabaki dute. Datorren astean egingo dituzte pintaketa lanak, eguraldi lehorragoarekin.