Publicador de contenidos
Atrás Hasi dira Bizkarreko skate parkea berritzeko obrak
21·10·2025

Bizkarreko skate parkea eraberritzeko lanak Zut Skateparks enpresari esleitu zaizkio, 135.671,15 euroan (BEZ barne). Atzo hasi ziren eremua prestatzen: eguraldiak lagunduz gero, lanak hamabi astetan gauzatzea aurreikusten da. Parkeak irekita jarraituko du lanak egin bitartean, obren eremua hesituta egongo baita.
Udal-gobernuak Legealdiko Planean jaso zuen skate parkea berritzeko konpromisoa, kirol ekipamenduen mantentze lan prebentiboen eta inbertsioen plan bat diseinatzeko neurriaren barruan. Skate parkearen eraberritzeko proiektua, gainera, zenbait erabiltzaileren ekarpenekin osatu zuen udalak.
