Noticias
Atrás

Harrera berregituratu du udalak, herritarrei arreta zerbitzu hobea emate aldera

Herritarrei eskaini beharreko arreta zuzenagoa, pertsonalagoa eta diskretuagoa izateko egin dituzte aldaketak.

10·01·2020


Urte berrian sartzearekin batera, aldaketak izan dira harreran: lehen zegoen mostradorea kendu dute, langileen eta herritarren arteko distantzia txikituz. Hala, edozein tramite egitera joandako herritarrak gertuago eta aurrez aurre hitz egin ahal izango du harrerako bi langileekin: aulkiak jarri dituzte bakoitzaren mahaietan bertan, arreta gertukoagoa izateko.

Administrazio elektronikorako bidean jarria dago jada Usurbilgo Udala, eta horren barruan kokatu behar da aldaketa: izan ere, beharrezkoa da herritarrei eskainitako arreta zerbitzua zuzenagoa eta pertsonalagoa izatea. Harrera berregituratuta, herritarren datuen babesa bermatzen da, eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera. Horixe izango da herritarrek ikusiko duten lehenengo aldaketa bistakoena.