Publicador de contenidos

Atrás Hainbat udal-dirulaguntza eskatzeko epea irekiko da bihar

Argitaratu berri diren dirulaguntza gehientsuenen kasuan, eskaerak aurkezteko epea otsailaren 13tik martxoaren 12ra bitartekoa izango da; beste batzuen kasuan, epea luzeagoa da.

12·02·2026


Usurbilgo Udalaren hainbat dirulaguntzaren oinarriak eta deialdiak argitaratu dira gaur GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hainbat sailetakoak: hirigintza, tokiko garapena, kultura, gizarte zerbitzuak, kirola eta nekazaritza eta abeltzaintzakoak. Guztien kasuan, bihar, otsailaren 13an irekiko da eskaerak aurkezteko epea, eta gehientsuenak martxoaren 12ra bitartean eskatu ahal izango dira (hori barne); beste batzuen epeak, berriz, luzeagoak dira. Ohi bezala, eskaerak egiteko bi modu daude: udaletxean aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez.

Honakoak dira argitaratu berri dituzten dirulaguntza lerroak:

  • Norbanakoek bere etxebizitzan igogailua instalatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.
  • Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.
  • Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak.
    • Epea: irailak 30.
    • Bi ebazpen: (1) maiatzaren 31ra arte aurkeztutako eskariena eta (2) irailaren 30era arte aurkeztutako eskariena.
    • Oinarriak deskargatu (PDF)
  • Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.
    • Epea: irailak 30.
    • Bi ebazpen: (1) maiatzaren 31ra arte aurkeztutako eskariena eta (2) irailaren 30era arte aurkeztutako eskariena.
    • Oinarriak deskargatu (PDF)
  • Kultur sormenerako dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.
  • Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adingabeen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.
  • Gizarte bazterkeriaren aurkako dirulaguntzak.
  • Kirol arloan norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.
    • Epea: azaroak 13 (Eskolaz Kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko lerroaren salbuespenarekin).
    • Programak:
      • laguntza bereziak
      • taldeetako prestakuntza teknikoak
      • kirolarien oinarrizko osasun miaketak
      • eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak (bi epe: apirilaren 30a eta azaroaren 13a).
    • Oinarriak deskargatu (PDF)
  • 2026 urterako hainbat dirulaguntza programen deialdi irekia
    • Epea: martxoak 12.
    • Dirulaguntza programak:
      • Gizarte Zerbitzuetako egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
      • Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
      • Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
      • Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzak
      • Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntzak
      • Kultur arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
      • Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
    • Oinarriak deskargatu (PDF)