Publicador de contenidos

Atrás Hainbat obra burutu dira Erroizpeko urtegian

Usurbilgo Udalak hainbat obra burutu ditu Erroizpeko urtegian

06·12·2016


Erroizpeko urtegiaren uretan, beherako eskuin aldea oso hondatuta zegoen eta aintzinako presaren horma arteko tramoa berritu du Usurbilgo Udalak. Urtegira iristeko bideko ezker aldean, berriz, egonkortze lanak egiteko beharra zegoela ikusi da ezponda garbitu ostean. Era berean, ibai ertzeko ur-hornidurako tutuaren arketa berria egin eta hoditeria aldatu da.

- Proiektua eta zuzendaritza: Girder Ingeniritza
 - Kontratista: Construcciones Mariezcurrena
 - Obraren kostoa: 58.895 € (BEZa barne)