Noticias
Atrás

Hainbat asfaltatze lan egingo ditu udalak datozen egunetan

Kale Nagusiko lanez gain, hainbat herri-bide asfaltatuko ditu udalak astelehen eta asteartean.

26·03·2021


Hainbat herri-bide asfaltatuko ditu udalak astelehen eta asteartean (martxoak 29 eta 30):

  • Astelehena, 29: Iarbe, Arratzain eta Zumitza goiko zatiak asfaltatuko dituzte, 08:30etik 14:30era bitartean. Errepidea zabala denez, ez dute trafikoa eten beharrik izango, eta bertatik pasatu ahal izango dute ibilgailuek.
  • Asteartea, 30: errepide nagusitik Zumitza pareraino arteko guztia asfaltatuko dute, 08:30etik 14:30era bitartean. Kasu horretan, guztiz itxi beharko dute.

Zumarte parean, oinezkoak lehenetasun

Kale Nagusian, Zumarte musika eskolaren parean, oinezkoek lehentasuna izateko lanak abiatu ditu udalak. Orain arte ez dute trabarik eragin trafikoan, baina astelehenetik asteazkenera bitartean aldaketak izango dira. Zumarte parean itxiko da Kale Nagusia: hala, goitik beherako norabidea duen Kontzeju Zarra kalea goranzkoa izango da egun horietan, San Inazio kaleraino.