27·08·2020
Gure Elkartea Santueneko zaharren egoitzako taberna kudeatzeko esleipena abiatu du Usurbilgo Udalak. Urtebeteko kontratua egingo zaio lehiaketa irabazten duenari, eta beste hiru urtez luzagarria izango da. Proposamenak aurkezteko epea bihar hasi, eta irailaren 11ko 14:30 bitartekoa izango da.