Noticias
Atrás

Greba orokorra dela eta, udal-ekipamenduak itxita egongo dira ostegunean

Udaletxea, Sutegi, Potxoenea, gizarte zerbitzuak, gaztelekua, kiroldegia eta Harane itxita egongo dira. Azaroko osoko bilkura egun bat aurreratu dute, asteazkenera. Garbitaniak ere grebarekin bat egin duenez, ez da hondakin bilketarik izango.

28·11·2023


Azaroaren 30ean deitutako greba orokor feminista dela eta, udal-ekipamenduak itxita egongo dira ostegun honetan, langileen batzarrak zein udal-gobernuak grebarekin bat egitea erabaki ostean. Hala, udaletxea, Sutegi, Potxoenea, gizarte zerbitzuak, gaztelekua, kiroldegia eta Harane itxita egongo dira ostegunean. Eguneko Arretarik ere ez da izango, ezta Bidez Bide garraio zerbitzurik ere. Azaroko ohiko osoko bilkura egun bat lehenago egingo da, azaroaren 29an, arrazoi beragatik.

Garbitania ere, grebara

Garbitaniak ere grebarekin bat egin duenez, ez da hondakin bilketarik izango ostegunean. Dena den, larrialdi guneak irekita egongo dira, inork ezinbestean erabiltzeko beharra balu ere.