Publicador de contenidos

Atrás Gizarte zerbitzuetako hiru dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak argitaratu dira

Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamentuetarako, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko eta Gizarte Zerbitzuen arloko egitasmoak garatzeko lerroen ebazpen proposamenak dira argitaratutakoak. Hiruen kasuan, bihar irekiko da alegazioetarako epea, ekainaren 11ra arte.

28·05·2025


Gizarte Zerbitzuetako hiru dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak argitaratu dira, hain zuzen ere, desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamentuetarako, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko eta Gizarte Zerbitzuen arloko egitasmoak garatzeko lerroenak. Hiruen kasuan, jendaurrean jarriko dira bihartik aurrera, hamar lanegunez, ekainaren 11ra arte (hori barne).

Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako lerroa

Eskatzaile bakarra izan da, eta 400 euroko laguntza onartu zaio.

Ebazpena: hemen.

Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko lerroa

Ez da eskaerarik aurkeztu, beraz, amaitutzat eman da espedientea.

Ebazpena: hemen.

Gizarte Zerbitzuen arloko egitasmoak garatzeko lerroa

Hogei eskatzaile izan dira, eta 12.000 euro inguru banatuko dira, guztira.

Ebazpena: hemen.