Publicador de contenidos
Atrás Gernika ibilbidearen zati bat itxita izango da bihar arratsaldean
Agerialdeko errotondatik bidearen erdialdera itxita izango da 17:45etik 20:00etara. Kiroldegiko eta anbulatorioko aparkalekuak erabilgarri izango dira.
25·05·2021
Gernika ibilbidearen zati bat itxita izango da bihar arratsaldean, 17:45etik 20:00etara. Agerialdeko errondotatik hasi, eta herrigunera bidean, Gernika ibilbideko erdiko zebrabidera arte egongo da itxita.
Kiroldegiko eta anbulatorioko aparkalekuak erabiltzeko moduan izango dira, hala ere. Agerialdeko errotonda ere erabilgarri izango da, herrira zuzenean jaisten den irteera izan ezik.